
DERRIGORREZKO ASEGURUA
Eskola asegurua 1953ko uztailaren 17ko Legeak sortu zuen (abuztuaren 18ko BOE) ikasleentzat aurreikuspen soziala bermatzeko asmoarekin, zorigaiztoko, ustekabeko edo aurreikusi daitezkeen egoeretan ikasleak babesteko.
Nahitaezkoa da eskola asegurua ordaintzea eta matrikula betetzean egiten da. Eskola aseguruak babesten duen denboraldiak ikasturte osoa hartzen du; irailaren 15etik hurrengo urteko irailaren 14a arte.
Eskola aseguruaren aplikazio eremuaren barruan daude Euskal Herriko Unibertsitateko Fakultate, Goi Eskola Tekniko eta Unibertsitate Eskoletan ikasten duten ikasle espainiarrak.
Eskola aseguruak honako ikasleak ere babesten ditu: hispanoamerikarrak, portugesak, andorratarrak, filipinarrak, brasildarrak, siriarrak, jordaniarrak, ginearrak (ekuatore Ginea), marokoarrak, irakiarrak, britainiarrak, frantziarrak, finlandiarrak, herbeheretarrak, suediarrak, greziarrak eta, orokorrean, gure herrian ikasten ari diren, elkarrekikotasun-hitzarmen isilekoa edo espresoa dagoen herrialde horietako nazionalitatea dutenak.
Bai ikasle espainiarrentzat eta baita atzerrikoentzat ere 28 urtekoa da Asegurua aplikatzeko adin muga.
Eskola aseguruan istriputzat hartuko dira ikasleak ikasle izatearekin zuzenean edo zeharka lotutako jardueren ondorioz izandako gorputzeko lesio guztiak, baita kirol jarduerekin, asanbleekin, ikasketa, praktika edo "ikasketa amaierako" bidaiekin edo antzekoekin lotutakoak ere, ikastegiek antolatutakoak edo baimendutakoak badira, betiere.
ESKOLAKO ISTRIPUENTZAKO BAKARRIK ITUNA DUTEN KLINIKAK
ARABA
- Ez dago itunik inolako zentro edo klinikekin.
BIZKAIA
- Clínica San Juan de Dios.
c/ Murrieta, 70. SANTURTZI. Tfno.: 94-4939900
- Policlínica San Francisco Javier
J.A. Vicandi Madariaga
c/ Pérez Galdós, 19 - 48010 - BILBAO Tfno.: 94-427.00.60
- Centro Médico GANE
Gane Auzunea, 3 bajo. AMOREBIETA-ETXANO. Tfno.: 94-6730404
- Dr. D. J.F. Larruscain Zamacona
c/ Nagusia, 18. BASAURI. Tfno.: 94-4491299
- FREMAP
Pol. Industrial Uribitarte - Edif. B pb.1 (cerca de Eroski) - 48220 - ABADIÑO.
Tfno.: 946 - 811.820
GIPUZKOA
- Ez dago itunik inolako zentro edo klinikekin.
GIZARTE SEGURANTZAKO ZENBAKIA
Urtarrilaren 26ko 84/1996 Errege Dekretuak eskola asegurua duten ikasleei gizarte segurantzako zenbakia esleitzera derrigortzen du.
Horregatik, zenbaki hori ez duten ikasle berriek edo lehendik UPV/EHUko ikasleak direnek, Gizarte Segurantzako arreta eta informaziorako zentroetan eskatu beharko dute:
ARABA
Beato Tomás de Zumárraga kalea, 1. 01008 GASTEIZ. Tfno.:945-143390
BIZKAIA
PROBINTZIAKO ZUZENDARITZA. Kale Nagusia, 89. 48011 BILBO. Tfno.:94- 4284500
GIPUZKOA
Podabines kalea, 3. 20010 DONOSTIA. Tfno.: 943-483600
- Doako informazioa emateko 900 linea. Tfno.: 900-166565
Zenbaki hori eskatzeko NANaren fotokopia (bi aldetatik) aurkeztu eta TA.1 eredua bete beharko dute, "Gizarte Segurantzako zenbaki eskaera". Agiri hori goian adierazitako bulegoetan izango dute eskuragarri.
Ondoren Gizarte Segurantzatik ikaslearen NANean agertzen den helbidera Gizarte Segurantzako txartela bidaltzen da, ikasleari dagokion kide-zenbakiarekin.
BORONDATEZKO ASEGURUA
ISTRIPU ASEGURUEI BURUZKO INFORMAZIOA
UPV/EHUk ikasleen eskura jartzen du istripuetarako oinarrizko aseguru bat. 10,50 euro balio du ikasleko eta ikasturteko, horretarako kontratatuko polizak ezartzen dituen baldintzekin. Honako liburuxka honetan agertzen dira aseguru horretan sartzen direnak:
CUM LAUDE ASEGURUAREN PROTOKOLOA
CUM LAUDE ASEGURUA KONTRATATZEKO ARGIBIDEAK
ABISUA: CUM LAUDE ASEGURURAKO DATEN ALDAKETA.
Jakin ezazue Cum Laude aseguruak datorren 2011-2012 ikasturtean izanen dituen datak aldatu egingo direla eta 2011/09/01tik 2012/08/31ra arteko epea hartuko du, aseguruaren epea eta akademi ikasturtea batera etor daitezen. Aldaketa honek ez du eraginik izango 2010-2011 epean kontratatu den aseguruaren gainean, aseguruaren datak 10-10-01etik 11-09-30era artekoa izanik.
Aon Gil y Carvajal, S.A. enpresaren helbide berria: Torre Iberdrola - Euskadi enparantza, 5 - 8º pisua - 48009 Bilbao. Helbide horretara cumlaude inprimakia bidali behar izango da.
telf. 94-425.15.00
fax 94-425.14.00
KANPOTIK DIRU SARRERA EGITEKO HAUEK DIRA IBANeko ZENBAKIAK
Era berean, estaldura zabalagoak eta horiei dagozkien prezioak ere aurkitu ahal izango dituzte helbide horretan bertan.
Poliza egin nahi duten ikasleek, adierazitako helbide elektronikoan aurkituko duten autolikidazio orria bete beharko dute.
PRAKTIKETAN DAUDEN IKASLEAK:
CUM LAUDE ASEGURUA KONTRATATZERAKOAN, PRAKTIKAK HEZKUNTZA LANKIDETZAKO ARAUTEGIAREN BABESPEAN EGINGO DITUZTEN IKASLEEK BERARIAZ ADIERAZI BEHARKO DUTE BORONDATEZKO PRAKTIKETARAKO DELA.
AUTOLIKIDAZIOKO ORRIAN, IKASLEAREN IZEN-ABIZENAK ATALEAN, DATU HORI IDATZI BEHARKO DA, ETA JARRAIAN "PRAKTIKAK" HITZA.
HORRELA EGINEZ GERO, ASEGURUAREN BABESA 2011ko IRAILAREN 15etik 2012ko IRAILAREN 15era ARTEKOA IZANGO DA. EPE BEREZIA DA, BORONDATEZKO PRATIKETAN DAUDEN IKASLEENTZAKO BEREN-BEREGIKOA.